XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aurrenik, gaurko gizadiaren arriskurik handiena ez da liberalismoa (materialismoa eta totalitarismoa baizik); eta, gero, liberalismoa bera (demokrazia) honez gero ez da lehenagokoa.

Gaurko arazoa hau da. Bi aldetako ideologiak gauzak errazteko espiritualismoa eta materialismoa izendatu ditzakegunak buruz buru aurkitzen dira-eta batek edo besteak garaile ateratzeak, biharko munduari oso ezberdineko abiadura eman liezaioke.

Elizak egokera honi aurpegi eman behar dio eta honetarako beste erlijioekin batasun handi bat osatu behar du lehenbailehen.

Honelako jokuaren arau eta lege nagusia elkarrekiko leialtasuna eta erlijioko pluralismoaren jokabidea izan behar du.

Ezin lezakete ordu honetan jende erlijiodunak elkarri burruka egin 27 Ib., 56-57..

Denborari obeditu egin behar zaio.

Eliza bere muinean beti berbera dela ere, Edestiko leku-denbora iheskorrean barrena bizi da eta inguruetako elementuak hartu eta erabili behar dira28 Ib., 57..

Ideia hauek sakonkiago La Iglesia y el mundo moderno Gaudium et Spes Konstituzio Pastoralaren iruzkinean azaldu ditu 29 .

Badago Elizan jende bat, edo joera bat, Santamariaren arabera, historia garbi-garbi bi partetan partitzeko, zerikusi gabekoak bata bestearekin.

Erredentzioaren eta graziaren historia jainkozkoa da bat, historia profanoa bestea.

Kristauari funtsean lehena bakarrik axola zaio.

Era honetan, historia profanoan gertatzen den guztia ilusio edo fantasma single pirtzil hutsa da harentzat.

Alderantziz, egiazko historia, sakratua, Jainkoaren mirarien katea bat bezala luzatuko litzateke, gizakiaren eskua gabe.

Jarrera negargarri honeki, dio Santamariak, Elizaren eta munduaren arteko elkarrizketarik ez da posible: Elizak ez luke beste lanik izango, munduaren arriskuak eta okerrak gaitzesten aritzea baino.